Kategoriak
Berriak Kontalaritza

Pasa den ostiralean azkenean joan ahal izan ginen Tolosara Ipuinen, Klownen eta Antzerkiren alde hainbesteko lana egiten duen Intujai antzerki taldearen arima den May Gorostiagarekin hitz egitera.

NAIZ irratiaren Bigarren kafea irratsaioan elkartu ginen lagunen artean.

Hemen duzue arratsalde honetako saio osoa, denetarik zerbait eta dena interesgarria. Gure elkarrizketa hasten den momentuan kokatu dugu hasiera baina beste guztiak ere merezi du entzuteak.

Oso tarte atsegina izan zen, amen esan orduko joan zitzaidana. Hainbeste liburu neraman horietaz kontatzeko eta bertan geratu ziren, itxita eta triste. Argi dago beste behin bueltatu beharko naizela.

Txokolatez amaitu genuen arratsaldea Rafa Gorrotxategiren laguntzaz: bisita eman zigun bere museo harrigarri eta gozotik eta gero, nola ez!, txokolatea hartzen eta erosten ibili ginen etxerako eta “aldean” ere gustuko erreserbak izateko.

Bisita trinkoa benetan, berriro errepikatu beharko duguna.

2023 maiatzak 29, astelehena

Bego Alabazan
Partekatu