Kategoriak
Gure apalategian Liburuak

Liburu hau irakurri nuenetik hona tarteka marteka aurkezten digun istorioa kontatzen dut, aukara dudan guztietan. Normalean liburua erabili gabe kontatzen dut bertan agertzen zaiguna aldatzera jolasten naizelako, batez ere amaiera, kontatzeko momentuak entzule txikiek ematen dizkidaten proposamenekin bat batean asmatzen dudana.

Argi dago istorio hau herrikoia dela eta, irakurri baino, ahoz kontatzekoa dela beldurra ematen gozatzeko eta beldurtzen gaituzten mountruoei umorez eta irudimenaz ere aurre egiteko. 2001ean, “Tío Lobo” Munich-eko Internationale Jugend Bibliotek-ek aukeratua izan zen mundu osoan argitaratutako libururik onena bezala.

Moldaketa: Xosé Ballesteros Irudiak: Roger Olmos Argitaletxea: Kalandraka – Libros para Soñar.

2014 martxoak 18, asteartea

Bego Alabazan
Partekatu