Tailer honetan, liburu baten sorreraren lehen urratsak ezagutzeko bidaia fantastikoaren gonbidapena luzatzen dugu.
Bidaia honetan norbera ibili beharko da bidean, monitorearen laguntzaz, bere pertsonaiak aurkitzeko eta abentura batean murgiltzeko, honela ere bere istorioa ere (autorea berarena) kontatuko duelarik.
Gero, bere irudimenean murgilduko gara margoak, testurak, formak eta sentimenduak bilatzen, txikien mugarik gabeko fantasiazko mundua ziztatuz eta sustatuz.
Azkenez, istorioa eta irudiak koadernatu ditugu ipuinaren arabera liburu-akordeoi, erreza, paper-biribilkian, telebista-liburu gisa, siluetan e.a. bezala.
Nori zuzendua: 6-12 urte bitarteko neska-mutilei, ahal dela adin tarte berekoak. Talde-kopururik aproposena 10ekoa litzateke.
Hizkuntza: parte-hartzaileek erraztasunez bere burua adierazteko erabiltzen dutena, euskaraz zein gazteleraz.
Iraupena: bi orduko 3 saio.
Arduraduna: Bego Alabazan
HELBURUAK
Tailer honen helbururik nagusiena Irakurzaletasunarena da, partaide bakoitzak ipuina eta irudiak duen bere liburu berezia sortzearen bidez. Helburu honez gain, hauek ere lortu nahi ditugu:
- Parte hartzen duten umeen sormenerako ahalmena sustatzea modu dibertigarri batean, bere irudimenari mugarik jarri gabe. Hori bai, istorioari “fantasia-logika” ere eman beharko diogu istorioak beharrezko koherentzia izateko.
- Ahoz, idatziz eta irudiez ere beren burua adierazteko ahalmenak trebatzea.
- Narratzaileak garen heinean, neska-mutilek bere buruari begiratu eta entzutearen garrantziaz jabetzea nahi dugu.
- Elkarrekin egoten eta bizitzen ikastea: helburu bera lortzeko norberak daukana eta besteena ere begirunez azaltzearen eta onartzearen garrantzia eta beharraz ohartzea.
- Sormen prozeduran parte-hartzaile zuzenak izan direla sentitzea.
- Hain oinarrizkoak diren kreatibitate eta sormenerako trebeziak garatzea.
METODOLOGIA
Sormenerako proposamen hau banaka bideratzen da.
Partaide bakoitza abiatuko da barne-bidaia batean bere burua hobeto ulertzeko eta kontatzeko pertsonaia baten bidez/laguntzaz, eta gero, asmatuko duen istorio hori irudiez osatuko du teknika desberdinen laguntzaz (irudiak, collagez,…).
Amaitzeko, norberak erabakiko du zein formatu eman nahi izango dion bere liburu berezi eta paregabekoari, eta eskuz gauzatuko du.