Askotan gure umeek ipuin bat kontatzeko eskatzen digutenean liburu bat hartu eta irakurri egiten diegu.

Ipuin bat kontatzea hori baino askoz gehiago da: istorioak elkarbanatzeko momentu hurbila, hitzen gozotasunaz gozatzekoa, gure barne-begiez bidaiatzeko beta…

Baina, hala ere, askotan ez dakigu nola kontatu behar diren, zeintzuk diren egokienak adinen arabera, edo are gutxiago, nola asmatu geure ipuinak.

Hau dela eta, Bego Alabazan kontalariak 2-7 urte bitarteko umeen gurasoentzako ipuin-tailer hau proposatzen du.

Tailer honetan ipuinak kontatzearen garrantziaz arituko gara,adin bakoitzean istorio egokiak kontatzeko argibideak eman eta era dibertigarrian eta gozo-gozo kontatzeko kontutan hartu beharrekoak landuko ditugu.

Norentzat: irakurlegaiak eta irakurle berrien (2-7 urte bitartekoen) gurasoak edota irakaskuntzan aritzen direnak. Gehienez 15 partaide.
Hizkuntza: euskaraz zein gazteleraz
Iraupena: sei ordu
Arduraduna: Bego

Metodologia

Tailerra praktikan eta partehartzaileen ausnarketetan oinarritzen da.

Gure funtsezko ideia zera da: kontatzean kontatzen ikasten dela.

Entzutea erraztuko duen giroa sortzeko, saioan etenik izango ez den espazio lasaia da egokiena.

Partaideen kopurua 15ekoa izatea gomendatzen da.

Behar teknikoak

Espacio lasaia

Oso gomendagarria da hurbil baina aparte batean dagoen haurtzaindegi abt egotea, partaideek beren txikiengandik hurbil egoteko baina beste pertsona baten ardurapean

Partekatu