Dado hauek ez dute balio partxisean jolasteko, ez. Irudiez beteriko dado txoro hauek beraiengan ezkutatzen dena irudikatzeko ziztatzen gaituzte.

Mahai gainean zure eskuaz botatzen dituzunean agertzen diren istorioak asmatzen ausartuko zara? Seguru behar besteko ausardia duzula, eta gainera ez zara bakarrik egongo, denon artean hainbat istorio egin ahalko dugulako eta horrela gure irudimena besteenarekin lotuko da benetan fantastikoak diren ipuinak sortzeko.

Aukera ederra kontalaria izateko!!!

Norentzat: 6 urte gorako umeentzat
Hizkuntza: euskaraz zein gazteleraz
Iraupena: ordu betea
Arduraduna: Pedro

Gomendioak

Entzutea erraztuko duen giroa sortzeko, saioan etenik izango ez den espazio lasaia da egokiena.

Komenigarria da saiora joango diren umeen adin-taldeak zehaztea.

Behar teknikoak

Mahai handi bat edo mahai txiki batzuk.

Aulkiak partehartzaileentzat.

Partekatu