Batzuetan ematen du liburuaren tintak harrapatu egiten gaituela eta ezin ditugula begiak orrialdeetatik kendu.
Hala ere, konparaezina da begietara zuzenean begiratzen ipuin bat kontatzearen xarma, hitzak bezain garrantzitsua begirada bera ere delako.
Hemen ideiak eta aholkuak luzatuko dizkizuegu liburua mahai gainean utzi eta hitzetik hortzera kontatzeko.
Norentzat: gurasoentzat eta hezitzaileentzat
Taldea: gehienez 20 partaide
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Iraupena: ordu eta erdi
Arduraduna: Bego edo Pedro
Gomendioak
Oso gomendagarria da Haurtzaindegi Zerbitzua izatea.
Entzutea erraztuko duen giroa sortzeko, saioan etenik izango ez den espazio lasaia da egokiena.