Beti bezala, jai hauen zurrunbiloak ia ustekabean harrapatzen gaitu, oina aldatuta eta “ero- ile” hauekin. Eta, beste urte batez, zuen kalabazako argiak itzal ederrak sortzea opa dizuegu.
Azken bolada honetan ez dugu astirik izan ezta newsletertzeko ere. Ahozko Narrazioaren Nazioarteko Eguna pasatu zaigu eta hemen dugu jada Liburuaren Eguna. Ohi bezala topera gabiltza ipuin, musika eta topaketekin.
Afrikan esaten zutenez, “lehoiek idazten ikasi arte, ehizaldietan garaileak beti ehiztariak izango dira”. Beti egon dira, eta egongo dira, bidegabeko joera honi kontra egin diotenak. Emakume iraultzaile horien indarra da gure saio hauetako istorioetan adierazi nahi duguna.
Beste urte batez, neguaren hotzarekin batera, beldurrezko saioak datozkigu, ahal dela, berotxua ematen digun norbait hurbil daukagula, gero ere, elkarrekin etxerako bidea egiteko.
Cookieak erabiltzen ditugu. Ondo baderitzozu, klikatu Β« onartu dena Β». Zer cookie mota nahi duzun ere aukera dezakezu, Β« Ezarpenak Β» botoian klik eginez.
Irakurri gure cookie politika