Beste urte batez, neguaren hotzarekin batera, beldurrezko saioak datozkigu, ahal dela, berotxua ematen digun norbait hurbil daukagula, gero ere, elkarrekin etxerako bidea egiteko.
Gure ipuin-ildoan aurrera goaz beldurrezko istorioekin: Gau Beltza, Arimen Gaua edota Halloween, kalabaza-irudia duen beste jai horretarako (nahiz eta gure kalabaza askoz susmo hobeagoa eman) hainbat istorio ilun daukagu.
Eta beldurra adin guztietakoa (eta guztietarakoa) denez, hemen dauzkazue adin-tarte bakoitzerako proposatzen ditugun beldurrezko ipuin-saioak: txikiei kentzekoak baina nagusiei ematekoak, zenbat eta beldur handiagoa, gozoagoa.
Ezin dugu alde batera utzi AEDAren webgunean argitaratutako beldurrezko ipuinei eta haien garrantziari buruzko bi artikulu hauek irakurtzea gomendatzeko aukera; Mariaje Paniagua Cáceres-en ¡Que viene el lobo! eta ¿Dan miedo los cuentos de tradición oral?, elkarte horren 2015eko maiatzeko buletina.
2022 urriak 6, osteguna