Badakizu zein den Munduko familiarik onena?

Carolina txiki-txikia zela gurasorik gabe geratu zen.

Gaur jakin izan du biharamuenan bere familia berria etorriko zaiola bila umezurtztegira.

  • Nolakoa izango da nire familia berria?– galdetzen dio ilargi beteari gau osoan zehar.

Familia mota desberdin asko-asko daudelako.

SM argitaletxearen bidez, Susana Lopez-ek idatzitako eta Ulises Wensell-ek iruditutako liburuan arnasa hartzen duen ipuin-saio musikatua.

Partekatu

Arrazoien bila ipuinen laguntzaz Iurretan

Urtea behar bezela ixteko inguratzen gaituzten galderei erantzunak eta arrazoian bilatzea proposaten dizuegu.

Oihulari Klown-eko Virginia Imaz-ek antolaturiko zikuitu honetan birritan izango naiz abenduan zehar helduentzako saio honekin: Irunen gazteleraz eta Iurretan euskeraz, gai honi buruz ausnartzen.

Espero dugu bakoitzak ipuinen laguntza behar dituen galderak eta erantzunak aurkitzea.

ERNE! AZKEN MOMENTUKO DATA ALDAKETA EGON DA

Partekatu

Arrazoien bila Irunen

Urtea behar bezela ixteko inguratzen gaituzten galderei erantzunak eta arrazoian bilatzea proposaten dizuegu.

Oihulari Klown-eko Virginia Imaz-ek antolaturiko zikuitu honetan birritan izango naiz abenduan zehar helduentzako saio honekin: Irunen gazteleraz eta Iurretan euskeraz, gai honi buruz ausnartzen.

Espero dugu bakoitzak ipuinen laguntza behar dituen galderak eta erantzunak aurkitzea.

Partekatu

Argi eta itzelekin jolasean jarraitzen dugu Erandion

Euskaraz dakiten eta erabilera areagotu gura duten familientzako tailerrak antolatuko ditu Erandioko Udaleko Euskara zerbitzuak. Zehazki, 4 eta 8 urte bitarteko umeak dituzten familia euskaldun eta mistoei zuzenduta daude (gurasoetariko batek euskaraz dakienean).

Helburua familia barruan zein familia artean hizkuntza-ohituretan eragitea da euskararen erabilera bultzatzeko eta harreman-sareak ehuntzea. Beraz, tailerrak euskara hutsean izango dira eta horietako parte hartzaileek euskaraz egin beharko dute.

“Itzalekin kontu kontari” izenburua duen tailer hau abenduaren 3an bideratuko du Bego Alabazanek Altzagako Gazte txokoan ordu beteko bi paseetan: goizeko 11:45etan lehenengoa eta bigarrena 13:00ean.

Sormen-espazio honetan bertaratzen diren txiki eta nagusiei lagunduko diegu beren siluetak sortzen eta argiaren aurrean haiekin jolasten, sortzen zaizkigun istorioak kontatzeko, gure ahots eta musikaren laguntzaz.

Partekatu

Geure burua maitatzen jarraitzen dugu, oraingoan Salburuan

Saio honetako ipuinetan agertzen zaigun oinarrizko ideia norberaren buruarekiko maitasuna eta begirunea da. Denoi gustatzen zaigu besteek maitatua sentitzea, onartua, ondo tratatua, baina hori lortzeko ez dugu onartu edo egin behar gustatzen ez zaigun ezer.

Ez dugu ahaztu behar nortzuk garen eta ondo gaudela garen bezala, bakoitza, bere modura, perfektoa delako, berezia, disdiratsua eta errepikaezina, izarrak bezalakoa.

Hizkuntza: Euskera.
Lekua: Salburua gizarte etxean.
Adina: 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat gomendatua. 8 urtetik beherakoek heldu batekin egon beharko dute.
Sarrera librea lekuak bete arte.

Partekatu

Gure burua maitatzeko ipuinak

Saio honetako ipuinetan agertzen zaigun oinarrizko ideia norberaren buruarekiko maitasuna eta begirunea da. Denoi gustatzen zaigu besteek maitatua sentitzea, onartua, ondo tratatua, baina hori lortzeko ez dugu onartu edo egin behar gustatzen ez zaigun ezer.

Ez dugu ahaztu behar nortzuk garen eta ondo gaudela garen bezala, bakoitza, bere modura, perfektoa delako, berezia, disdiratsua eta errepikaezina, izarrak bezalakoa.

  • Hizkuntza: Euskera.
  • Lekua: Lakua gizarte etxean.
  • Adina: 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat gomendatua. 8 urtetik beherakoek heldu batekin egon beharko dute.

Sarrera librea lekuak bete arte.

Partekatu

Beldurrarekin jolasten goiz osoan Urduñan

Urduñako udal liburutegian jolastuko gara gure beldurrekin “Beldurrari beldurrik ez” saioarekin:

Saio honetako ipuinak beldurrezkoak baino beldurrari buruzkoak izango dira.

Ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik, ipuin hauetan ikusiko ditugulako beldurrei aurre egiteko modu desberdinak.

Denok garelako zerbaiten beldur, normala da. Benetan garrantzitsuena da beldur hauei kontra egiten jakitea, gure barneko munstro eta sorginen kontra borroka egiteko bide egokiak izatea.

Eta izutzen gaituenaren kontrako errekurtsorik onena, ezbairik gabe, irudimena da.

Bi pase egingo ditugu:

  • 11:00etan 3-5 urteko txikitxoekin
  • 12:30etan nagusiagotxoekin (6 – 9 urte bitartekoak)

Bi saioak Begoren esku egongo dira eta biak euskeraz bideratuko ditugu.

Partekatu

Beldurrarekin jolasean Urduñan

Ipuinen ohitura ona sustatzen Gasteizen

Gasteizko Udalaren Haurren eta Familien Zerbitzutik, urriaren 10eko Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, HAUR ETA ADOLESZENTZIAREN OSASUN MENTALA SUSTATZEKO KANPAINAN parte hartzera gonbidatu gaituzte.

Egun honetarako gure ipuin-proposamena Nire burua maite dut saioa da.

Saio honetako ipuinetan agertzen zaigun oinarrizko ideia norberaren buruarekiko maitasuna eta begirunea da.
Denoi gustatzen zaigu besteek maitatua sentitzea, onartua, ondo tratatua, baina hori lortzeko ez dugu onartu edo egin behar gustatzen ez zaigun ezer.

Ez dugu ahaztu behar nortzuk garen eta ondo gaudela garen bezala, bakoitza, bere modura, perfektoa delako, berezia, disdiratsua eta errepikaezina, izarrak bezalakoa.

Ipuin-saioa programatutako beste jarduera batzuekin osatuko da. Horietako bat SLACKLINE izenekoa da (soka ahulean). Slackline egiteko erabiliko den lerroa bizitzaren metafora bat da, non erori eta erori arren, dena ikaskuntza bat den. Kirol horretan kontzentrazioa eta erlaxazioa behar dira, beste aldera iristeko erronkari aurre egin ahal izateko. Honez gain, txikienentzako beste oreka-tailerra egongo da.

Partekatu

Bazen behin … Barakaldon

Ekimen honen helburua ipuin kontalarien mundua sustatzea eta, aldi berean, euskararen erabilera ikasgeletatik kanpo suspertzea da.

https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2022/09/23/bazen-behin-2022/z12-detalle/eu/

Bazen Behin programak haurrentzako atala duten Barakaldoko udal liburutegietan familia osoarentzako euskarazko ipuin-kontaketak sustatu nahi ditu. Horretarako, irailetik hasi eta azaroa bitartean, 5-8 urte bitarteko seme-alabak diztuzten familiek fantasiazko munduaz gozatzera gerturatu ahalko dira liburutegira.

Ipuinak euskaraz kontatuko dira, eskola ingurunetik kanpo euskararen erabilera sustatzeko. Antzezpenak, COVID-19aren pandemiak eragindako murrizketen fasea gaindituta, liburutegietan bertan burutuko dira berriro.

Beharrezkoa da ipuin-kontaketa bakoitzaren aurretik izena ematea, bai web orriaren bitartez zein liburutegietan bertan. Haurrak pertsona heldu batez lagunduak egon beharko dute eta gehienez 25 ume eta 25 heldu egongo dira saio bakoitzeko.

Bego Alabazanen proposamena “Nolako neskak1” izango da, neskeongan begirada jarriz:

Pentsatzen ohi da ipuin herrikoietan neskak nahiko leku eskasean geratzen direla bertan agertzen diren mutilekin konparatuz, beren betebeharra istorioan oso pasiboa eta bigarren mailakoa delako.

Ipuin-saio honetan agertzen diren neskatilak guztiz bestelakoak dira: istorioen protagonista aktiboak dira; beraiek egin eta desegiten dute umorez eta naturaltasunaz, eta ez dute inongo montruoak beldurtzea eta kikiltzea uzten.

Nolakoak diren neska hauek, nolakoak!

Bi pase egingo ditugu egun horretan:

San Bizenteko Liburutegia: 10:00 – 11:00
Gurutzetako Liburutegia: 18:00 – 19:00

Partekatu