Bego, Euskara, Gaztelania, Hizkuntza, Ume eta familia osoarentzat

Aurten ere Gau Irekian parte hartzen dugu San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabalako jarduera soziokulturala ikusarazteko, oraingoan estudio 14ko lagunen konplizitatearekin.

Gure proposamena iazko bera da: “Josi ta josi gau magikoan” du izenburua, ehungintzako eta jostun artisautza-tailerra den Estudio14-an gauzatuko dugulako eta jostearen gainekoa izango delako.

Grimm anaiek jasotako”Zapataria eta iratxoak” ipuinaren nire bertsioa kontatuko dut, eta gero, Estudio 14ko artisauek lagundu egingo diete bertaratzen diren txikiei iratxoei soineko politak josten eta brodatzen, gauez, koittaduak, hotz direlako biluzik baitaude.

Etorri nahi baduzu, lehenago deitu Estudio 14-ra. Aforo mugatua.

Partekatu