Abenduaren 27tik 30era, urtea polito amaitzeko, Basaurin izango den Olentzeroren etxean izango gara Olentzero berari ipuinak kontatzera laguntzen.
Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3-5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat.
Gaur 3-5 urte bitarteko txikientzat, Pedrok “Paperezko ateak” kontatuko du. Saio honetan jakin ahal izango dugu ateak diren liburuen azalak irekitzean zer gertatzen den.