Bego, Euskara, Ume eta familia osoarentzat

Aurten, aurreko neguetan bezala, El Pobaleko burdinolan izango gara, leku magiko honen bihotza den sutondoan ipuinak partekatzen.
Urtarrileko saio honetan burdinolako suaren berotasunaren ondoan elkartuko gara Bego Alabazanekin, belaunaldiz belaunaldi txiki eta nagusiak liluratu dituzten ipuinak elkarbanatzera.
Printzesa sorginduengandik hasi eta ipurdi handiko mutilenganaino, magiaz eta fantasiaz beteriko istorio bakoitzak bizitzari buruzko zertxobait ikasteko aukera zabalduko digu.

Euskerazko bi emanaldi izango dira; lehena 11:00etan, eta bigarrena 12:30etan.

Partekatu