Bego, Euskara, Ume eta familia osoarentzat

Natura magiaz bete-beteta dago.

Horretaz ohartzeko bakarrik gelditu eta sentitu ahal dugu nola urtaroetan gure ingurua astiro-astiro aldatzen den gurekin batera, ia konturatu gabe, landareen diseinua ezin hobeaz liluratuta geratu ahal gara edota  txorien abesti alaiaz, begiak itxita, gozatu eta beraiekin hegan egin …

Begoren esku izango den saio honen istorioetan Natura eskuzabalak egunero eskaintzen digun magia honi buruz hitz egingo dugu eta ikusiko dugu geuk ere, nahi izanez gero, horrelako magia apurtxo bat ere egin dezakegula.

Norentzat: 6-10 urte bitarteko ume eta beren familientzat
Iraupena: ordu betea

Partekatu