Hilabete honetan Lejonara itzuliko naiz, Leioako Euskara Zerbitzuak gonbidatuta, “Va de ratones” izeneko saio txiki hau “Familian” programaren barruan partekatzera:
Sagutxoak, hain txikiak, potoloak eta jostariak, txikienen gustukoak dira, agian beraiekin identifikatzen direlako.
Arnold Lobelen «Saguen istorioak» liburuan oinarritutako saio honetan, hitzak eta ilustrazioak izango ditugu oinarri sagutxoei buruzko istorio labur eta arinak kontatzeko, gure entzule txikien laguntzarekin, hori bai.
Bi pase egingo ditugu:
17:00etan euskaraz
18:00etan gaztelaniaz