•   2021 abenduak 11, larunbata
  •   12:00
  •   Estudio 14
Bego, Euskara, Gaztelania, Ume eta familia osoarentzat

Aurten ere Gau Irekian parte hartu dugu San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabalako jarduera soziokulturala ikusarazteko, oraingoan estudio 14ko lagunen konplizitatearekin.

Gure proposamenak “Josi ta josi gau magikoan” du izenburu, ehungintzako eta jostun artisautza-tailerra den Estudio14-an gauzatuko dugulako eta jostearen gainekoa izango delako.

Grimm anaiek jasotako”Zapataria eta iratxoak” ipuinaren nire bertsioa kontatuko dut, eta gero, Estudio 14ko artisauek lagundu egingo diete bertaratzen diren txikiei iratxoei soineko politak josten eta brodatzen, gauez, koittaduak, hotz direlako biluzik baitaude.

Etorri nahi baduzu, lehenago deitu Estudio 14-ra deitu. Aforo mugatua.

https://gauirekia.com/programa-2021/josi/?fbclid=IwAR1ZqJxW_f3aQ4LsNCQytv4B1hKIdOIiga6nlPqK53lV1tqTU1oWt3Yl3tI

Partekatu