•   2022 azaroak 18, ostirala
  •   17:30 – 19:00
  •   Auditorio- Kultur Leioa
Bego, Euskara, Ume eta familia osoarentzat

Euskaraz dakiten eta erabilera areagotu gura duten familientzako tailerrak antolatuko ditu Leioako Udaleko Euskara zerbitzuak. Zehazki, 4 eta 8 urte bitarteko umeak dituzten familia euskaldun eta mistoei zuzenduta daude (gurasoetariko batek euskaraz dakienean), hilean behin Kultur Leioan eta beste behin Pinuetako ludotekan izango dira tailerrak.

Helburua familia barruan zein familia artean hizkuntza-ohituretan eragitea da euskararen erabilera bultzatzeko eta harreman-sareak ehuntzea. Beraz, tailerrak euskara hutsean izango dira eta horietako parte hartzaileek ezinbestean euskaraz egin beharko dute.

“Itzalekin kontu kontari” izenburua duen tailer hau azaroaren 11n eta 17:30ean, Kultur Leioako Auditorioan bideratuko du Bego Alabazanek.

Sormen-espazio honetan bertaratzen diren txiki eta nagusiei lagunduko diegu beren siluetak sortzen eta argiaren aurrean haiekin jolasten, sortzen zaizkigun istorioak kontatzeko, gure ahots eta musikaren laguntzaz.

Partekatu