•   2022 urriak 15, larunbata
  •   12:00
  •   Foruen enparantza- Gasteiz
Bego, Euskara, Ume eta familia osoarentzat

Gasteizko Udalaren Haurren eta Familien Zerbitzutik, urriaren 10eko Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, HAUR ETA ADOLESZENTZIAREN OSASUN MENTALA SUSTATZEKO KANPAINAN parte hartzera gonbidatu gaituzte.

Egun honetarako gure ipuin-proposamena Nire burua maite dut saioa da.

Saio honetako ipuinetan agertzen zaigun oinarrizko ideia norberaren buruarekiko maitasuna eta begirunea da.
Denoi gustatzen zaigu besteek maitatua sentitzea, onartua, ondo tratatua, baina hori lortzeko ez dugu onartu edo egin behar gustatzen ez zaigun ezer.

Ez dugu ahaztu behar nortzuk garen eta ondo gaudela garen bezala, bakoitza, bere modura, perfektoa delako, berezia, disdiratsua eta errepikaezina, izarrak bezalakoa.

Ipuin-saioa programatutako beste jarduera batzuekin osatuko da. Horietako bat SLACKLINE izenekoa da (soka ahulean). Slackline egiteko erabiliko den lerroa bizitzaren metafora bat da, non erori eta erori arren, dena ikaskuntza bat den. Kirol horretan kontzentrazioa eta erlaxazioa behar dira, beste aldera iristeko erronkari aurre egin ahal izateko. Honez gain, txikienentzako beste oreka-tailerra egongo da.

Partekatu