Bego, Euskara, Pedro, Ume eta familia osoarentzat

Estreinatu berri dugun urte hau topera hasiko dugu hitzBatu 2022 proiektuarekin, duela jada hamabost urte Barakaldo eta Gurutzetako ikastetxeetan bideratzen dugun ipuinak sortzeko tailerra.

Urtarrila, otsaila eta martxoan Lehen Hezkuntzako 4. mailako 34 klaseetako 718 ikasleekin izango gara Ipuinen fantasiaz beteriko mundutik elkarrekin bidaiatzen.
Aurten, aurreko urteetan bezala, ipuinak sortzeko gure tailerrean sentimendu eta emozioen mundua landuko dugu, gure istorioa sortzeko oinarritzat hartuko dugun estrukturan islatuko dena.

Partekatu