Bego, Gaztelania, Helduentzat, Joaquin

Urtero bezela, aurton ere Joaquin eta Begok antzeztuko dute El Pobaleko burdinolak antolaturiko “Muñatoneseko Azpijokuak” saioa Muskizko Muñatoneseko gazteluan, Petronor ondo-ondoan. Joaquinek Lope Garcia de Salazar jauntxoaren zapatetan arituko da eta Bego honen bizitzan hain garrantzitsuak izan ziren Ines Muñatonesekoa (bere biramona), Juana Butroikoa (bere emaztea) eta Mencia Avellanedako (bere amorantea) izan zirenetan.

Juan Manuel Cembellin historialariaren laguntzaz XV. mendeko garai urrun eta asaldatutako horietara bidaiatuko gara ordu beteko saio honetan, eguraldiak lagunduta.

Partekatu