Urduñako udal liburutegian jolastuko gara gure beldurrekin “Beldurrari beldurrik ez” saioarekin:
Saio honetako ipuinak beldurrezkoak baino beldurrari buruzkoak izango dira.
Ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik, ipuin hauetan ikusiko ditugulako beldurrei aurre egiteko modu desberdinak.
Denok garelako zerbaiten beldur, normala da. Benetan garrantzitsuena da beldur hauei kontra egiten jakitea, gure barneko munstro eta sorginen kontra borroka egiteko bide egokiak izatea.
Eta izutzen gaituenaren kontrako errekurtsorik onena, ezbairik gabe, irudimena da.
Bi pase egingo ditugu:
- 11:00etan 3-5 urteko txikitxoekin
- 12:30etan nagusiagotxoekin (6 – 9 urte bitartekoak)
Bi saioak Begoren esku egongo dira eta biak euskeraz bideratuko ditugu.