•   2023 urriak 20, ostirala
  •   18:00 – 19:00
  •   San Bicenteko udal liburutegia- Barakaldo
Bego, Euskara, Ume eta familia osoarentzat

Aurten, “Bazen behin” programa liburutegietara bueltatuko da irailetik azarora bitartean ipuin-kontaketaren mundua familien artean sustatzeko xedeaz Barakaldoko Liburutegien Sarearen bidez.

“Kutxa txiki magikoak” ipuin-saio honetan liburu bat irekitzeko egin behar den keinu xume baina magikoa egiten, askatuko dugu denon artean barruan gordeta dauden istorioak.

3-6 urte bitarteko txikiei zuzenduta eta beraien familiekin badatoz, hobe.

Izena emateko liburutegiarekin harremanetan jarri.

Partekatu