Bego, Euskara, Ume eta familia osoarentzat

Ekimen honen helburua ipuin kontalarien mundua sustatzea eta, aldi berean, euskararen erabilera ikasgeletatik kanpo suspertzea da.

https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2022/09/23/bazen-behin-2022/z12-detalle/eu/

Bazen Behin programak haurrentzako atala duten Barakaldoko udal liburutegietan familia osoarentzako euskarazko ipuin-kontaketak sustatu nahi ditu. Horretarako, irailetik hasi eta azaroa bitartean, 5-8 urte bitarteko seme-alabak diztuzten familiek fantasiazko munduaz gozatzera gerturatu ahalko dira liburutegira.

Ipuinak euskaraz kontatuko dira, eskola ingurunetik kanpo euskararen erabilera sustatzeko. Antzezpenak, COVID-19aren pandemiak eragindako murrizketen fasea gaindituta, liburutegietan bertan burutuko dira berriro.

Beharrezkoa da ipuin-kontaketa bakoitzaren aurretik izena ematea, bai web orriaren bitartez zein liburutegietan bertan. Haurrak pertsona heldu batez lagunduak egon beharko dute eta gehienez 25 ume eta 25 heldu egongo dira saio bakoitzeko.

Bego Alabazanen proposamena “Nolako neskak1” izango da, neskeongan begirada jarriz:

Pentsatzen ohi da ipuin herrikoietan neskak nahiko leku eskasean geratzen direla bertan agertzen diren mutilekin konparatuz, beren betebeharra istorioan oso pasiboa eta bigarren mailakoa delako.

Ipuin-saio honetan agertzen diren neskatilak guztiz bestelakoak dira: istorioen protagonista aktiboak dira; beraiek egin eta desegiten dute umorez eta naturaltasunaz, eta ez dute inongo montruoak beldurtzea eta kikiltzea uzten.

Nolakoak diren neska hauek, nolakoak!

Bi pase egingo ditugu egun horretan:

San Bizenteko Liburutegia: 10:00 – 11:00
Gurutzetako Liburutegia: 18:00 – 19:00

Partekatu