Basauriko Olentzeroren Etxean kontu-kontari eman dugun aste oso honi amaiera emateko, nola ez!, ipuin gehigo elkarbanatuko ditugu hurbiltzen diren txiki eta nagusiekin, gaurkoan ere, Begoren eskutik.
Saioak hauek izango dira:
– 17: 30ean, “Kutxa txiki magikoak” 3-5 urteko haurrentzat.
– 18: 30ean 6 urtetik gorakoentzat “Gaur eta biharko ipuinak”
Bi saioak euskaraz izango dira eta familiak oso gonbidatuta daude, ondoan maite dugun norbaitekin entzutea aberatsagoa baita beti.
