Bego, Euskara, Ume eta familia osoarentzat

Egun honetan Algortako txikiekin elkarbanatuko ditugu «Sagu txiki, sagu maite» saioko ipuinak.

Sagutxoak, hain txikiak, potolotxoak eta bihurriak izanda, umetxoen gustuko protagonistak izaten dira, agian, beraiekin antz handia dutelako.

Saio honek Arnold Lobelen “Sagu kontuak” liburuan hartzen du arnasa eta bertan hitzez eta irudiez ere sagutxo batzuen istorio laburrak eta arinak kontatuko ditugu gure entzule txikitxoen laguntzaz.

Partekatu