Estimulu digitalez betetako egungo mundu honetan, itzalen antzerkia tresna bikaina izan daiteke txikienen gainsaturazio teknologikoa konpentsatzeko eta haien irudimena aktibatzeko.
Laura Castañonen “La niña que tenía sombra de sirena” ( Júcar infantil Argitalpena) liburuan arnasa hartuta, Bego Alabazanek, itzalen antzinako teknikaren bidez, Luciaren istorioa kontatzen digu: neskatila hau, bere itzalaz jabetuta, berarekin haserretu eta bere aldetik botatzen du.
Itzalak, bere pertsonarengandik bananduta, abenturak bizi izango ditu itsasoaren sakonean, eta han Itsasoetako printzesa ezagutuko du, sirena bat, bere isatsa berarekin partekatzen duena, lagunak egiten direnean.
Bitartean, Luzia bere itzalaren falta sumatzen hasten da, haren parte dela ulertzen duenean, eta bila doa, aurkitu gabe.
Azkenean, denbora batez elkarrengandik bananduta egon ondoren, zoriontsu elkartuko dira berriro, eta neskatoak bere itzala onartuko du, orain aldatuta dagoena, bere ezberdintasuna sentituz eta balioetsiz.
Ikuskizun honek pertsona ororentzat eta, batez ere, haurrentzat oso beharrezkoa den mezu bat transmititzen du, beren desberdintasunez ohartzen hasten direnean, besteekiko alderaketan sar daitezkelako, besteak baino gutxiago edo okerrago sentituz.
Hau da helarazi nahi diegun oinarrizko ideia: bakoitza bere osotasunean onartu behar dugula, gure alde argi eta ilunekin, garen bezalakoak izan gaitezen, horrek guztiak osatzen baikaitu garen izaki bakar eta errepikaezin gisa.
Istorio horrek gure itzala, gure alde iluna, maitatzeaz hitz egiten digu, Txinako Itzalen hizkuntzaz kontatuta, eta, gainera, ikuspegi gaurkotuagoa emanez bere planteamendu teknikoan.
Norentzat: umeentzat (gomendatutako adin-tartea 4-6 urte)
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Iraupena:45 min.
Arduraduna: Bego
Gomendioak
Entzutea erraztuko duen giroa sortzeko, saioan etenik izango ez den espazio lasaia da egokiena.
Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura, besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.
Aholkatzen den ume-kopurua gehienez 20ekoa da.
Komenigarria da saiora joango diren umeen adin-taldeak zehaztea, tailerrera joaten direnak tarte berekoak izateko.
Adin-tarteak izan daitezke: 6-7, 8-10, 11-13.
Garaiz heltzea oso garrantzitsua da. Behin saioa hasita, bakarrik sartu ahalko da ipuin-tarteetan.
Arreta eta entzumenerako giro aproposa sortu eta mantentzeko saioa bitartean jan eta edateak ez du laguntzen
Sakeleko telefonoak itzalita egongo dira, noski.
Neska-mutilen arreta-maila beren adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egotera behartzea, beraiek nahi ez baldin badute.
Behar teknikoak
Produkzio-beharrak:
Iristeko ordua: Saioa baino hiru ordu lehenago
Muntaketa-denbora:bi ordu
Desmuntatzeko denbora: bi ordu
Ibilgailu baterako aparkalekua
Eszenatokiko gutxieneko neurriak:
4 m zabal x 3 m sakon
Espazio eszenikoa:
Kalitate akustiko onarekin eta giro-zaratarik gabe ilundu daitekeen leku bat.
Energia-hargunea