Euskara, Pedro, Ume eta familia osoarentzat

Gaur Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatuko dugu Artziniegan beldurrarekin jolasten, saio honetako ipuinak beldurrezkoak baino beldurrari buruzkoak izango direlako. Ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik, ipuin hauetan ikusiko ditugulako beldurrei aurre egiteko modu desberdinak.

Denok garelako zerbaiten beldur, normala da. Garrantzitsuena beldur hauei kontra egiten jakitea da, gure barneko munstro eta sorginen kontra borroka egiteko bide egokiak izatea. Eta izutzen gaituenaren kontrako errekurtsorik onena, ezbairik gabe, irudimena da.

Partekatu