Aurton, iaz bezela, Basauriko Olentzeroren etxetxoan izango gara Pedro eta biok ipuinak kontatzen aste osoan zehar.
Egun honetan neu, Bego, izango naiz jarraian doazen bi saio bideratzen:
- 17:30-” Kutxa txiki magikoak”- 3-5 urte bitarteko umeak eta familia
- 18:30 “Gutxiago gehiago da” 6tik aurrera ure bitarteko umeak eta familia osoarentzat
Gabonak heltzen direnean oporrak datoz, etxea apaintzen dugu, senidekoak gehiagotan ikusten ditugu, janari gozoak, turroiak eta mazapanak jaten ditugu eta, denen arteko onena,… Olentzerok eta Errege Magoek opariak ekartzen dizkigute eta …zenbat gainera!!
Ipuin-saio honetako ipuinez jakingo dugu zein den munduko oparirik onena, zelan antola daitekeen Jaiotza pertsonal, berezi eta magikoa eta, batez ere, zein garrantzitsua den iadanik daukagunarekin gustura eta ase sentitzea.