Bego, Euskara, Ume eta familia osoarentzat

Aurton, iaz bezela, Basauriko Olentzeroren etxetxoan izango gara Pedro eta biok ipuinak kontatzen aste osoan zehar.

Egun honetan neu, Bego, izango naiz jarraian doazen bi saio bideratzen:

  • 17:30-” Kutxa txiki magikoak”- 3-5 urte bitarteko umeak eta familia
  • Txikiei zuzendutako ipuin-saio honetan liburuak irekitzeko keinu magikoaz hainbat liburu irekiko dugu: txiki-handiak, labur-luzeak, irudidunak, irudirik gabekoak, potoloak, meheak, laukiak ala ez… eta denetan, tentuz begiratzen badugu, aurkituko dugu gure zain dagoen istoriotxoa.
  • 18:30 “Gutxiago gehiago da” 6tik aurrera ure bitarteko umeak eta familia osoarentzat
Partekatu