•   2022ko maiatzak 23tik 27ra
  •   Leioa
Bego, Euskara, Ume eta familia osoarentzat

Azken bost urteetan bezala, aurton ere Leioako eskoletara gonbidatu naute “Kutxa txiki magiko”etako istorioak txikienekin elkarbanatzera.

Lamiako, San Bartolome, Artaza-Pinueta,Altzaga eta Txomin Aresti izango dira bisitatuko ditudan ikastetxeak.

Iazko saioa errepikatuko dut oso gustukoa izan baitzuten irakasleek.

Txikiei zuzendutako ipuin-saio honetan liburuak irekitzeko keinu magikoaz hainbat liburu irekiko dugu: txiki-handiak, labur-luzeak, irudidunak, irudirik gabekoak, potoloak, meheak, laukiak ala ez… eta denetan, tentuz begiratzen badugu, aurkituko dugu gure zain dagoen istoriotxoa.

Norentzat: 3-5 urte bitarteko umeentzat
Hizkuntza: euskaraz
Iraupena: 45 min.

Partekatu