Irudien bonbardeaketa etengabe jasan behar izaten dugun gaur egungo mundu honetan, ematen du ahoz kontatutako ipuinek beren lekua galdu dutela. Hala ere, gero eta indar handiagoz zabaltzen ari da hitza eta ahotsa berreskuratzeko beharra eta garrantzia.
Ipuinak kontatzea oso serio hartu behar delako, ipuinek ematen digutelako geure mundua adierazteko bidea eta kontatzean, geure buruaz ere kontatzen dugulako. Honengatik guztiagatik, kontatzean geure barne-mundua plazaratzen dugulako eta zer kontatu asko dugulako ere, ipuinen mundura hurbiltzeko gune hau eskaintzen dugu.
Norentzat: ipuinen munduaren gaineko interesa duen edozein heldurentzat.
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz, norbera bere ama-hizkuntzana.
Iraupena: 10 ordu
Kontalaria: Pedro
Metodologia
Tailerra gehienbat praktikoa izango da eta partaideen lanean oinarritua. Teoria joko eta dinamiken bidez adieraziko da; hortaz, praktikoa izateaz gain, ludikoa eta ondo pasatzekoa ere izango da.
Gomendioak
Toki lasaia behar dugu saioa bideratu bitartean entzute-giro aproposa bermatzeko.