“Haurra” izendatzen dugu oraindik hitzik egiten ez duen pertsonatxoa. Geu gara, txiki horien hezitzaileok, gure hizkuntzaren hitzak aurkeztu eta erabiltzera aupatu behar ditugunak maitasunaz, musikaz eta jolasez, eta horrela, ezbairik gabe, geuk ere ikasiko dugu berarengana hurbiltzen, hain sendoak baina delikatuak diren lokarriez.

Bego Alabazan ipuin-kontalariak eskaintzen dizue etxe-giroan haurrentzako ahozkotasunari buruz hausnartu eta lantzeko mintzaldi hau.

Honetan kantatu eta kontatzearen garrantziaz hitz egingo dugu adin bakoitzarentzako abesti, hitz-joku edota istorio egokienez eta aholkatuko ditugu gure ustez modu atsegin eta dibertigarriaz elkarbanatzeko puntuez.

Norentzat: guraso eta hezitzaileak beren haurrekin (0-4 urte bitartekoak)
Hizkuntza: euskaraz zein gazteleraz
Taldea: gehienez 20 nagusi
Iraupena: ordu t´erdi
Arduraduna: Bego

Gomendioak

Oso gomendagarria da Haurtzaindegi Zerbitzua izatea.

Entzutea erraztuko duen giroa sortzeko, saioan etenik izango ez den espazio lasaia da egokiena.

Partekatu