Nire buruaz kontatzen dut…

Betidanik izan ditut ipuinak gustuko, agian nire aititerengatik. Gaur egun norbaitek esango balio bere iloba kontu-kontari bizi dela, ziur ez lukeela sinistuko, hain nintzen lotsatia eta isila!

Egia esan, gaur ere horrelakoa izaten jarraitzen dut, baina entzuteko prest dagoen norbaitekin topo egiten dudanean, aldatu egiten naiz eta kontatzen hasten, batez ere gauzen zergatiak eta arrazoiak azaltzen dituzten istorioak. Baliteke Biologia ikasi nuenean ez nuelako behar besteko erantzun aurkitu edo agian ipuinetan aurkitu nituenak gehiago gustatu zaizkidalako, baina gaur egun ezin diot eutsi entzuteko prest etortzen direnekin istorio hauek elkar banatzeko gogoari.

Nitaz kontatzen dute…

… haurrei kontatzen diedanean…

… nagusiei kontatzen diedanean…

IBILBIDEA

Partekatu