Hilabete honetako saioan, nola ez!, aurrera egiten duten neskei buruzko istorio dibertigarriak elkarbanatuko ditugu.
![](https://alabazan.net/wp-content/uploads/vaya-ninas-CUAD-380x250.jpg)
2023ko estreinatu berri dugun urte osoan zehar, Mañariko Kirikiño liburutegian izango gara “Ipuinaren orduan” kontu-kontari.
Hilabete honetan niri dagokit sagutxuen istorioak gure etxeetako “sagutxuei” kontatzea. Ipuin arinak, laburrak eta jolaskariak, beraiek bezalakoak.
Bereziki 2-6 urte bitarteko txikientzat.
Primeran pasako dugu, seguru!
Gabonatako oporretan gaudenean, etxea apaintzen dugu, senidekoak gehiagotan ikusten ditugu, janari gozoak, turroiak eta mazapanak jaten ditugu eta, denen arteko onena,… Olentzerok eta Errege Magoek opariak ekartzen dizkigute eta …zenbat gainera!!
Ipuin-saio honetako ipuinez jakingo dugu zein den munduko oparirik onena, zelan antola daitekeen Jaiotza pertsonal, berezi eta magikoa eta, batez ere, zein garrantzitsua den iadanik daukagunarekin gustura eta ase sentitzea.
2022ko azken ipuin-saio honetan, Begok elkarbanatuko digu beldurra kentzeko istorioak, ez beldurra ematekoak.
Beldurrarekin jolastuko gara aurre egiteko modu desberdinak ikasteko.
Saioa “Beldurrari beldurrik ez”da, euskerazkoa eta 6urtetik aurrerako neska-mutilentzat eta beren familiakoentzat.
Basurin jarraitzen dugu kontu-kontari Olentzeroren etxean. Oraingoan Naturaren agiaz hitz egingo dugu, urte osoooooan zehar gurekin dagoelako, nola ez!
Orain, neguan gaudela, bere baitan kiribiltzen da lokartzeko asmoz, bere magiaren indarra zaintzen.
Begoren esku izango den ipuin saio honek Naturaren magia izenburua dauka, euskeraz bideratuko dugu eta 6-10 urte bitarteko neska-mutilentzat eta beren familiakoentzat bideratzen dugu.
Aurton, iaz bezela, Basauriko Olentzeroren etxetxoan izango gara Pedro eta biok ipuinak kontatzen aste osoan zehar.
Egun honetan neu, Bego, izango naiz jarraian doazen bi saio bideratzen:
Gabonak heltzen direnean oporrak datoz, etxea apaintzen dugu, senidekoak gehiagotan ikusten ditugu, janari gozoak, turroiak eta mazapanak jaten ditugu eta, denen arteko onena,… Olentzerok eta Errege Magoek opariak ekartzen dizkigute eta …zenbat gainera!!
Ipuin-saio honetako ipuinez jakingo dugu zein den munduko oparirik onena, zelan antola daitekeen Jaiotza pertsonal, berezi eta magikoa eta, batez ere, zein garrantzitsua den iadanik daukagunarekin gustura eta ase sentitzea.
Aurton, iaz bezela, Basauriko Olentzeroren etxetxoan izango gara Pedro eta biok ipuinak kontatzen aste osoan zehar.
Egun honetan neu, Bego, izango naiz jarraian doazen bi saio bideratzen:
Sagutxoak, hain txikiak, potolotxoak eta bihurriak izanda, umetxoen gustuko protagonistak izaten dira, agian, beraiekin antz handia dutelako.
Saio honek Arnold Lobelen “Sagu kontuak” liburuan hartzen du arnasa eta bertan hitzez eta irudiez ere sagutxo batzuen istorio laburrak eta arinak kontatuko ditugu gure entzule txikitxoen laguntzaz.
18:30 “Naturaren magia” 6tik aurrera ure bitarteko umeak eta familia osoarentzat
Aurton, iaz bezela, Basauriko Olentzeroren etxetxoan izango gara Pedro eta biok ipuinak kontatzen aste osoan zehar.
Egun honetan neu, Bego, izango naiz jarraian doazen bi saio bideratzen:
Aurten ere Gau Irekian parte hartzen dugu San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabalako jarduera soziokulturala ikusarazteko, oraingoan estudio 14ko lagunen konplizitatearekin.
Gure proposamena iazko bera da: “Josi ta josi gau magikoan” du izenburua, ehungintzako eta jostun artisautza-tailerra den Estudio14-an gauzatuko dugulako eta jostearen gainekoa izango delako.
Grimm anaiek jasotako”Zapataria eta iratxoak” ipuinaren nire bertsioa kontatuko dut, eta gero, Estudio 14ko artisauek lagundu egingo diete bertaratzen diren txikiei iratxoei soineko politak josten eta brodatzen, gauez, koittaduak, hotz direlako biluzik baitaude.
Etorri nahi baduzu, lehenago deitu Estudio 14-ra. Aforo mugatua.
Hamahiru urtez jarraian eta Gabonetako zurrunbiloak harrapatu baino lehen, Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasleekin egiten genuen ipuin-saioa ohitura bihurtu zitzaidan: pasoa bat ematen hain hurbilak zitzaizkidan ikasleak berrikustea eta beti entzuteko eta parte hartzeko hain prest dauden ikasleekin elkartzea (batzuetan ezagunak, beste batzuetan ez).
Azken bi ikasturteetako geldiunea pasata, berreskuratzen dugu ohitura gozo hau nahiko aproposa den saioarekin: Euskal Herriko kondaira eta ipuinak elkarbanatuko ditugu euskal mitologiaz hitz egiteko, gure Ama Lurrarekin hain estuki lotuta dagoena.
Gogozzz!!
Aho-narrazioa