TX Bilbo 2024- Estrenaldi aurrekoa Derion

Bilbao TX Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 43. edizioaren programazioaren barruan, “El secreto de Lucía” itzalen antzerki-saioa aurrestreinatu dugu Derioko Gure Aretoa- Zineman.

Aurten saio hori prestatzen arituizan gara, “A la sombrita” konpainiako Jose Diego Ramirezen zuzendaritzapean.

Bidaia sortzaile eder horrek askoz geldialdi gehiago izango dituela espero dugu, istorio eder hau partekatzen jarraitu ahal izateko.

Partekatu

TX Bilbo 2024- Estreno Mundiala!

Ba bai, urte osoa hura prestatzen eman ondoren, azkenean iritsi da “Luziaren sekretua” izeneko abentura berri honen Estreinaldi Mundialaren eguna.

Eta, gainera, bere 43. denboraldia ospatzen duen Bilboko TX Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian egiteko aukera dugu, hori da hori!

Jaialdia 2024ko azaroaren 16tik 24ra izango da Fundicion aretoan, Bilboko auzoetan eta Bizkaiko herrietan. Munduko txotxongilo eta objektuen ikuspegi zabala, baita Formakuntza eta jarduerak Otxarkoagako Txotenagunea egoitzan.

Gure ” El Secreto de Lucía”ren estrenaldia 2024ko azaroaren 19an izango da, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 17:30ean, Otxarkoagako Gizarte Etxean.

A zer ilusioa!!!!

Partekatu

Berangon familia osoarentzako ipuinak

Aurten Fair Saturday ospatuko dugu Berangon. Jakina denez, jarduera horrek kultura- eta arte-jarduerak bultzatu nahi ditu, inguruko gizarte-ekimenekin lankidetzan aritzeaz gain.

Aurten, “Barre egiteko ipuinak” Ipuin Kontaketa saioa antolatu dute, Uribe Kostako eta inguruko familientzat.

  • Noiz Azaroak 30 Noviembre
  • Ordua 17.30-18.45
  • Non: Santa Anako Kultur Etxean (Berangon)
  • Sarrera Dohainik, dohaintzak onartuko dira, Berango eta Uribe Kosta inguruko proiektu sozial baterako
  • Izen emateak/Inscripciones

Partekatu

“Un Faro de cuento” Castro Urdialesen

El próximo 12 de octubre saltaré a Cantabria a compartir las historias de la sesión para público adulto “Si yo te contara…”.

Si quieres que te cuente, ya sabes, vente para el faro

Partekatu

Bazen behin… Barakaldo 2024

Beste urte batez, irailean zehar Barakaldoko udal liburutegiak sustatzeko antolatzen den Bazen Behin… egitarauan parte hartuko dugu.

Irailaren 27an Guruttzetako liburutegian izango naiz goiz (10:00) eta arratsaldez (18:00) “Barre egiteko ipuinak” saiaorekin.

Partekatu

Volvemos a intrigar en Muñatones

Un año más, volvemos al Castillo de Muñatones, en Muskiz, a meternos en la piel de los personajes históricos que tanto renombre tuvieron durante los siglos XVI-XVII: Lope García de Salazar y las mujeres de su vida, Ines de Muñatones, Juana de Butron y Mercia de Avellaneda.

A Joaquín y a mi, Bego, nos encanta jugar a actuar en estas sesiones que ya se van haciendo un ritual estival en el que disfrutamos de la compañía de las encargadas de la Ferrería del Pobal y de el saber y buen hacer de Juan Manuel Cembellín, un gran historiados que nos hace de guía en esta sesión.

Muy recomendable: entretenida a la par que instructiva, y con toques de humor.

En castellano y familiar.

Para reservar plaza recomendamos llamar a la Ferrería del Pobal, que lo organiza.

Teléfono: 629 271 516

E-mail: elpobal@bizkaia.eus

Partekatu

Arrigorriagako Letren Terrazan kontu-kontari

Aurton, iaz bezala, irakurzaletasuna eta liburuekiko gustuko harremana sustatzeko Arrigorriagako Letren Terraza izeneko programa honetan barre egiteko ipuinak kontatuko ditut hurbiltzen direnentzat.

Partekatu

Azkoitiako Floreaga Ikastetxean sagutxuekin kontatzen

Saio honetan Sagu txiki, sagu maite asko agertzen dira.

Arnold Lobelen “Sagu kontuak” liburuan arnasa hartzen duen saio honetan hitzez eta irudiez ere sagutxo batzuen istorio laburrak eta arinak kontatuko ditugu gure entzule txikitxoen laguntzaz.

Partekatu

Berrizko igelilekuan prista-plasta!

Uda honetan Berrizko igerilekuan ipuinez freskatzeko proposamena luzatu digute.
Txonboa egin eta gero, elkarrekin liburuen magian murgildu ahal izango gara sakoneraino igeri egiten eta gero, atera eta eguzkitan patxada ederrean etzateko.
Zatoz ipuinetan txipli-txapla egitera!

Partekatu

Denontzako ipuinak Santanderren

Arratsaldean, 17:30ean, Kantabriako Liburutegi Nagusiko “Sábado enCuentados” programazioaren barruan, eta 4 urtetik gorako familiei zuzenduta, maletan eramango ditudan “Cajas mágicas” txiki batzuen istorioak partekatuko ditut.

Partekatu

Santanderren haurrentzako saioarekin

Egun honetan Kantabriako Liburutegi Nagusian izango naiz goizez eta arratsaldez, adin ezberdinetako gaztetxoei ipuinak konpartitzen.

Goizean, “Cuentos de Rechupet” programazioaren barruan, “El día más importante” haur eta laguntzaile maitagarriei zuzendutako saioko bi emanaldi egingo ditut.

Lehenengo emanaldia 11:30etan eta bigarrena 12:30etan.

Izena emateko, jarri harremanetan Kantabriako Liburutegi Nagusiarekin 942 24 15 50

Partekatu

Leioako sagutxuekin kontu-kontari

Hilabete honetan Lejonara itzuliko naiz, Leioako Euskara Zerbitzuak gonbidatuta, “Va de ratones” izeneko saio txiki hau “Familian” programaren barruan partekatzera:

Sagutxoak, hain txikiak, potoloak eta jostariak, txikienen gustukoak dira, agian beraiekin identifikatzen direlako.

Arnold Lobelen «Saguen istorioak» liburuan oinarritutako saio honetan, hitzak eta ilustrazioak izango ditugu oinarri sagutxoei buruzko istorio labur eta arinak kontatzeko, gure entzule txikien laguntzarekin, hori bai.

Bi pase egingo ditugu:

17:00etan euskaraz
18:00etan gaztelaniaz

Partekatu