Munduko familiarik onena

2021 Ibilaldiaren egitarauaren barruan Getxoko udalerrian izango naiz kontu-kontari.

Familia eredu desberdinei buruzko saio berri eta berezia sortu dut ospakizun hontarako Susana Lópezek idatzitako eta Ulises Wensell iruditutako 

 “La mejor familia del Mundo” liburuan arnasa hartuta.

Nahi baldin baduzue jakin zein den Munduko familiarik onena, etorri eta kontatuko dizuet.Ordu erdiko lau antzezpen bideratuko ditut:

  • 10:00etan
  • 11:00etan
  • 12:30etan
  • 13:30etan

Partekatu

Aurton ere Leioako txikitxoei ipuinak kontatzen

Beste urte batez, Leioako ikastetxeetan ibiliko naiz kontu-kontari maiatzaren azken bi asteetan beraien Kultur Astea ospatzen laguntzeko.

Bi eta 8 urte bitarteko txikiei kontatuko diet honako Ikastetxeetan:

Artatza-pinueta, Txomin Aresti, Altzaga, Lamiako eta San Bartolome.

Partekatu

Cantando a Bereterretxe en el castillo de Muñatones

Encantada estoy de volver a este espacio tan querido para mí a contar y cantar la sesión del “Cantar de Bereterretxe”.

Lo organiza la Ferrería del Pobal dentro de la programación del Día de los Museos de la Diputación Foral Vasca, Bizkaikoa.

Allí estaré con alma trovadora, con mi guitarra entre los brazos, mi mural de ciego en los muros de tan precioso castillo y con los versos y música en mi corazón, tan dentro los llevo.

Si vienes, te cuento y lo cantamos.

Eso sí, reserva previa en Ferrería el Pobal.

Partekatu

Bizkaia ikastetxean toperaaaa

Maiatzaren 7an, ostirala, ikastetxe honetan egongo gara Alaabzanekook kontu-kontari DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei ipuinak kontatzen, goiz eta arratsaldez ere.

Pozten gaitu kultur-ekintzak aurrera ateratzen hastea ikastetxeetan eta bestelako kultur-espazioetan.

Aurrera jarraitzen dugu, kontu-kontari eta gustura askoooo

Partekatu

Euskal Herriko kondairak Gallartako Ekoetxea Meatzealdean

Gallartako Sagardo Egunaren barruan, antzinako euskal tradizioko ipuinak kontatuko ditugu, paganismoan sustraituta eta ahozko narrazioaren bidez jendearen oroimenean gordeta dagoen folklore aberatsa herrestan daramaten izaki zoragarriz beteak.

Partekatu

Beldurrarekin jolasean Barakaldon

Clara Campoamor Gizarte Etxera itzultzen naiz, beldurra eman beharrean, kendu egiten duten ipuinak kontatzera.

Familia osoarentzako saioa, bereziki 3 eta 5 urte bitarteko haurrei eskainia, gurasoek lagunduta.

Partekatu

Berriro gurekin Muñatoneseko Azpijokuak

Urtero bezela, aurton ere Joaquin eta Begok antzeztuko dute El Pobaleko burdinolak antolaturiko “Muñatoneseko Azpijokuak” saioa Muskizko Muñatoneseko gazteluan, Petronor ondo-ondoan. Joaquinek Lope Garcia de Salazar jauntxoaren zapatetan arituko da eta Bego honen bizitzan hain garrantzitsuak izan ziren Ines Muñatonesekoa (bere biramona), Juana Butroikoa (bere emaztea) eta Mencia Avellanedako (bere amorantea) izan zirenetan.

Juan Manuel Cembellin historialariaren laguntzaz XV. mendeko garai urrun eta asaldatutako horietara bidaiatuko gara ordu beteko saio honetan, eguraldiak lagunduta.

Partekatu

Kalabaza Festa!!!!

Kategoriak
Berriak

Urriak 10, arratsaldeko 8:00ak dira Bilboko San Francisco kaleko La Viña tabernan. Tantaka ipuinen lagunak agertzen hasi dira, irribarrea piztuta, jakin-mina begietan. Kalabaza Festara etorri dira zehazki jakin gabe zertara datozen. Badakite, gonbidapenean horrela azalduta, jai giroa izango dela, pintxo goxoak eta edari freskagarriak. Ipuinik bai?

Partekatu