Pedro Alabazan
Aurten hainbat saio egingo ditugu Euskararen Egunaren inguruan, eta nik, ilusio handiz, nire alabaren ikastolan kontatuko dut. Ikastolako Euskaraz Bizi taldearen eskutik, HH2, HH3, HH4 eta HH5eko haurrentzako ipuinak kontatuko ditut.
Gaur, HH2 eta HH3ko haurrek Txomin txita ezagutuko dute, bost untxi dituen familia eta OH!
Eta bihar, HH4 eta HH5ekoek Frederick, otso gosetia eta OH! ere ezagutuko dituzte.
Gora Euskara eta Gora Abusu Ikastola!! Urtebetetze zoriontsua Argitxo!
Abenduaren 27tik 30era, urtea polito amaitzeko, Basaurin izango den Olentzeroren etxean izango gara Olentzero berari ipuinak kontatzera laguntzen.
Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3-5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat.
Gaur 3-5 urte bitarteko txikientzat, Pedrok “Beldurrarekin jolasean” kontatuko du. Saio honen ipuinak ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik.
Abenduaren 27tik 30era, urtea polito amaitzeko, Basaurin izango den Olentzeroren etxean izango gara Olentzero berari ipuinak kontatzera laguntzen.
Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3-5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat.
Gaur 6 urtetik aurrerako txikientzat, Pedrok «Euskal Herriko kondairak» kontatuko du, izaki liluragarriez betetako euskal folklore aberats honetako istorio eta kondairek kristautasunaren aurreko garaietan errotu eta herriko oroimenean iraun ahal izan dute ahozko narrazioaren poderioz.
Abenduaren 27tik 30era, urtea polito amaitzeko, Basaurin izango den Olentzeroren etxean izango gara Olentzero berari ipuinak kontatzera laguntzen.
Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3-5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat.
Gaur 3-5 urte bitarteko txikientzat, Pedrok “Paperezko ateak” kontatuko du. Saio honetan jakin ahal izango dugu ateak diren liburuen azalak irekitzean zer gertatzen den.
Abenduaren 27tik 30era, urtea polito amaitzeko, Basaurin izango den Olentzeroren etxean izango gara Olentzero berari ipuinak kontatzera laguntzen.
Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3-5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat.
Gaur 6 urtetik aurrerako txikientzat, Pedrok «Gabonetako abenturak» kontatuko du, gabonetako ipuin hauetan mamuek ez dute beldurrik ematen, sorginak ez dira txarrak eta inork ez daki non ezkutatzen diren herensugeak.
Euskararen Eguna ospatzeko Euskal Herriko betiko kondairak elkar banatuko ditugu; izaki liluragarriez betetako euskal folklore aberats honetako istorio eta kondairek kristautasunaren aurreko garaietan errotu eta herriko oroimenean iraun ahal izan dute ahozko narrazioaren poderioz.
Zoritxarrez, Gatika COVID-19aren intzidentzia gune gorrian dago eta ipuin saioa bertan behera geratu da egoerak hobera egin arte.