Basauriko Olentzeroren Etxean kontu-kontari

Basauriko Merkatari Elkatearen eskutik, Basaurin Olentzerok duen etxean izango gara aste osoan zehar hurbildu nahi duten txikiekin ipuinak partekatzera.

Gaur Pedrori tokatzen zaio eta saio hauetako ipuinak kontatzen dibertituko da:

  • 17: 30ean 3-5 urteko haurrentzat โ€œLiburu txiki magikoakโ€
  • 18: 30ean 6 urtetik gorakoentzat โ€œBetiko ipuinak, betirako ipuinakโ€.

Bi saioak euskaraz izango dira eta familiak oso gonbidatuta daude, ondoan maite dugun norbaitekin entzutea aberatsagoa baita beti.

Hemen duzue informazio gehiago: ๐€๐›๐ž๐ง๐๐ฎ๐š๐ซ๐ž๐ง ๐Ÿ๐Ÿ” eta 27, ๐ˆ๐ฉ๐ฎ๐ข๐ง ๐Š๐จ๐ง๐ญ๐š๐ฅ๐š๐ซ๐ข๐ž๐ง ๐„๐ญ๐ฑ๐ž ๐Œ๐š๐ ๐ข๐ค๐จ bihurtuko da Olentzeroren Etxea.

Partekatu

Gabonak Bilbon hasten ditugu

Aurtengo gabonak Bilboko Plaza Berriko Olentzeroren Galtzagorriekin batera hasiko ditugu ipuinak elkarbanatzen.

Informazio gehiagorako, begiratu hemen

Partekatu

Gabonetako abenturak Berrizko Liburutegian

Gabon-gaua mila gauza magiko gertatzen diren gau oso berezia da. Orduan hasten diren abenturak magiko eta bereziak izaten dira. Gau honetan mamuek ez dute beldurrik ematen, sorginak ez dira txarrak eta inork ez daki non ezkutatzen diren herensugeak.

Denek lo egiten duten ordu hauetan zatoz inoiz amestu ez dituzun sekretuak aurkitzera; beno, egia esan, den den denak ez dira lotan egongoโ€ฆ

gabonetako abenturak
Partekatu

Euskal Herriko kondairak Berrizko Liburutegian

Saio honetan Euskal Herriko betiko kondairak elkar banatuko ditugu; izaki liluragarriez betetako euskal folklore aberats honetako istorio eta kondairek kristautasunaren aurreko garaietan errotu eta herriko oroimenean iraun ahal izan dute ahozko narrazioaren poderioz.

Animaliek oraindik hitz egiten zuten garai urrun hartan Euskal Herrian gertatu zenaz hitz egingo dugu, erraldoiak, lamiak, iratxoak, herensugeak, sorginak eta izaki fantastiko ugari bizi ziren leku batez.

Partekatu

Femenino plural Zabalgana Gizarte Etxean

Emakume apartak, beraiek izatea besterik egiten ez dutenak, ala emakume arruntak, beraiek izatea besterik egiten ez dutenak? Ezohikoa, askotan, munduari begiratzen diogun kristalaren araberakoa da, eta bila hasten bazara, hainbeste kristal daudeโ€ฆ

Munduaren ikuspegi femeninoa, emakumeek idatzitako emakumeen istorioen bidez.

Eta animatzen bazara, bukatzean ipuin-forum bat egingo dugu.

Partekatu

Ipuinak sutondoan El Pobaleko Burdinolan

Aurten, aurreko neguetan bezala, El Pobaleko burdinolan izango gara, leku eder honen bihotza den sutondoan ipuinak partekatzen.

Gaur, Pedrok bere “Paperezko Ateak” irekiko ditu sutegiaren berora hurbildu nahi duten guztiekin, familian ipuinak partekatzeko.

Bi emanaldi izango dira; lehena gaztelaniaz 11:00etan, eta bigarrena euskeraz 12:30etan.

Otsaileko eta martxoko saioei buruzko informazio gehiago hemen.

paperezko ateak
Partekatu

Basauriko Olentzeroren Etxean kontu-kontari jarraitzen dugu

Basauriko Merkatari Elkatearen eskutik, Basaurin Olentzerok duen etxean izango gara aste osoan zehar hurbildu nahi duten txikiekin ipuinak partekatzera.

Gaur Pedrori tokatzen zaio eta saio hauetako ipuinak kontatzen dibertituko da:

  • 17: 30ean 3-5 urteko haurrentzat โ€œLiburu txiki magikoakโ€
  • 18: 30ean 6 urtetik gorakoentzat โ€œBetiko ipuinak, betirako ipuinakโ€.

Bi saioak euskaraz izango dira eta familiak oso gonbidatuta daude, ondoan maite dugun norbaitekin entzutea aberatsagoa baita beti.

Hemen duzue informazio gehiago: ๐€๐›๐ž๐ง๐๐ฎ๐š๐ซ๐ž๐ง ๐Ÿ๐Ÿ”๐ญ๐ข๐ค ๐Ÿ‘๐ŸŽ๐ž๐ซ๐š, biak barne, ๐ˆ๐ฉ๐ฎ๐ข๐ง ๐Š๐จ๐ง๐ญ๐š๐ฅ๐š๐ซ๐ข๐ž๐ง ๐„๐ญ๐ฑ๐ž ๐Œ๐š๐ ๐ข๐ค๐จ bihurtuko da Olentzeroren Etxea.

Partekatu