Santurtzi ipuinez berotzen

Egun eta ordu honetan Kresala Aretora bueltatuko naiz hainbeste gustatzen zaidan “Ipuin BEROtikoak” saio honekin: elkarrekin gozatuko dugu gure sexu-organorik indartsuenarekin jolasten eta pizten, badakizue, irudimena.

Saioa euskaraz bideratuko dut eta Santurtziko Udal Euskaltegiko ikasleentzat, egun horretan “eskola berezia” izango dute eta.

Partekatu

Mundakan “in english” eta euskeraz

Egun honetan Joaquín eta Pedrok ingeleraz eta euskaraz jolastu eta kontatuko dute “The queen of musutxuak” saioa.

Hiru pase egingo dituzte:

-9:00etan LH 3. eta 4. eko ikasleentzat

-10:00etan LH 5. eko ikasleentzat

11:30etan LH 6. eko ikasleentzat

Partekatu

“Kutxa txiki magikoak” irekiko ditugu Gasteizen

Ibaiondoko Gizarte etxera bueltatuko gara “Kutxa txiki magikoak” saioarekin:

Txikiei zuzendutako ipuin-saio honetan liburuak irekitzeko keinu magikoaz hainbat liburu irekiko dugu: txiki-handiak, labur-luzeak, irudidunak, irudirik gabekoak, potoloak, meheak, laukiak ala ez… eta denetan, tentuz begiratzen badugu, aurkituko dugu gure zain dagoen istoriotxoa.

Partekatu

Martxoan Pobaleko Burdinolan neskei buruz kontatzen

Aurton, iaz bezala, martxoan Pobaleko Burdinolan izango da Bego nesken istorioak elkarbanatzen, neska eta mutilentzat ere, noski, neskez ari garenean mutilez ere ari garela ezinbestean.

Bi pase izango dira: 11:00etan gazteleraz eta 12:30etan euskeraz.

Etorri nahi baduzu, erreserba egin El Pobaleko Burdinolan bertan:

629 271 516 / elpobal@bizkaia.eus

Partekatu

Gasteizko sagutxuekin kontu-kontari

Egun honetan Gasteizko lur “preskoetara” joango gara arratsalde gure sagutxuen ipuinez berotzera, hainbeste gustatzen zaidan “Sagu txiki, sagu maite” saioarekin.

Euskeraz izango da 2-5 urte bitarteko sagutxuentzat.

Partekatu

Elgetako gaua berotzen

Elgoibarko liburutegian bideratzen dute helduntzako ipuinen Bibliobero ekimena.

Otsailean parte hartzera gonbidatu naute “Oihu goxoak” saioarekin.

Gau honetarako proposatzen dizkizuegun istorioetan desiraz beteriko asperenak, laztanak, musuak eta oihuak izango ditugu .. eta,fantasian bada ere, asetzen saiatuko gara.
Badakizue,irudimena askatzeko baimena hartzen badugu,den dena posible da eta.

Partekatu

Pobaleko Burdinolara bueltatzen gara

Beste urte batez guretzat hain maitea den toki eder honetara bueltatzen gara, oraingoan, eta aurreko urteetan bezala, ipuinak elkarbanatzera.

Egun honetan Joaquinek betiko eta betirako ipuinak kontatuko dizkigu.

Bi pase izango dira, biak gazteleraz: 11:00etan eta 12:30etan

Partekatu

Kabiezesen barre egiten

Kabiezeseko Haur Liburutegian izango naiz 3 urtetik aurrerako txikitxuentzako ipuin dibertigarriak kontatzen.

Handik bazabiltza, badakizu, zure zain egongo naiz.

Partekatu

Mañariko Ipuinaren ordua- Gutxiago gehiago da

Gabonak heltzen direnean oporrak datoz, etxea apaintzen dugu, senidekoak gehiagotan ikusten ditugu, janari gozoak, turroiak eta mazapanak jaten ditugu eta, denen arteko onena,… Olentzerok eta Errege Magoek opariak ekartzen dizkigute eta …zenbat gainera!!

Ipuin-saio honetako ipuinez jakingo dugu zein den munduko oparirik onena, zelan antola daitekeen Jaiotza pertsonal, berezi eta magikoa eta, batez ere, zein garrantzitsua den iadanik daukagunarekin gustura eta ase sentitzea.

Partekatu

Mañariko Ipuinaren ordua- Hansel eta Gretelen itzalak

Mañarian jarraitzen dugu kontu-kontari Kirikiño Udal libburutegian.

Oraingo honetan Grimm anaiek jasotako Hansel eta Gretel ipuin herrikoia argi eta itzalen bidez elkarrekin kontatzeko.

Bereziki gomendatua 5-8 urte bitarteko txikientzat.

Partekatu

Mañariko Ipuinaren ordua- sagutxuekin kontatzen dugu

2023ko estreinatu berri dugun urte osoan zehar, Mañariko Kirikiño liburutegian izango gara “Ipuinaren orduan” kontu-kontari.

Hilabete honetan niri dagokit sagutxuen istorioak gure etxeetako “sagutxuei” kontatzea. Ipuin arinak, laburrak eta jolaskariak, beraiek bezalakoak.

Bereziki 2-6 urte bitarteko txikientzat.

Primeran pasako dugu, seguru!

Partekatu