2025. urte honetan, eta “Liburuaren Egun”ren programazioaren barruan, Sestaoko Udal Liburutegiko Irakurketa Kluba gidatzen gozatu dut. Proposamen horri esker, liburuak diren lagun txiki eta erraldoi horiei esker istorio ezagunak berbisitatu ahal izan ditut eta berriak ere aurkitu.
Ilazki Mimenza Kultura Arloko arduradunak gonbidatuta, sentimenduei eta emozioei buruzko hausnarketara bideratutako liburuetan zentratu gara; zorionez, gaur egun hainbeste daude (nahiz eta, egia esan, liburu guztiek hain oinarrizkoa de gai hau jorratu).
Lau saiotan heldu genion gizaki egiten gaituen zutabe honi:
– lehenengoan, emozioen prozesuari buruzko gogoeta egin genuen, oso argia eta egokia iruditu zaidan liburu batean oinarrituz: Susanna Isern-en Kruku Inspektorearen emozioneurgailua, Mensajero edizioa, gainerako saioetan lagunduko ziguna eguneko gaia aurkezteko, eta Nuria Figueras-en La visita liburua ere bisitatu genuen. Kalandraka, bilduma: Compostela saria, gure barruko isiltasuna bisitatzera gonbidatzen gaituena, gure emozioekin konektatzeko hain beharrezkoa dena.
– bigarrenean, berriz ere Susanna Isern-en Kruku Inspektorearen emozioneurgailua liburuan, eta Peter H. Reynolds-en El punto – Candlewick Press liburuan oinarrituta, Maitasunaren emozioan zentratu ginen, batez ere gure buruari ematen diogunenan, nola elikatu eta zaintzeko, horrela besteekin ere banatu ahal izateko.
– hirugarrenean, Henriette Bichonnier-en Munstro iletsua, Edelvives, aspaldi nirekin datorren istorio dibertigarriarekin beldurraz hitz egin genuen.
– azkeneko saioan lotsak gainditu eta pasatzen utzi genituen Krukuren liburuaren psaarte bat irakurriz eta, gainera, Pablo Albo idazle eta narratzaile bikainaren La extraña orquesta izeneko liburuan oinarrituz. Edebé.,. Gero haur eta gurasoek emanaldi txikiak partekatu zituzten , eta goi-goitik amaitzeko, Frozzen filmeko “Suéltalo!” abestia oihuz abesteari ekin genionean iritsi zen apoteosia… karaokearekin eta guzti! Oso dibertigarria!
Esan behar da bertaratutakoen taldea egunetik egunera handitzen joan zela, herriko plazan Irakurketa Klubaren berri izan zuten espontaneoekin, eta horrek pozez eta harrotasunez bete nau.
Jarduera horren jarraitutasunari buruzko erabakia hartzeke dago.
Oraingoz, bizi izandakoarekin eta sentitutakoarekin geratzen naiz, asko eta oso aberasgarria eta dibertigarria izan baita.
Eskerrik asko istorioak eta denbora partekatzeko asmoz liburutegira hurbildu zineten pertsona txiki eta handi guztiei, begietara begiratu eta hain xurgatzailea gertatzen den mugikorraz ahaztuz

2025 ekainak 23, astelehena