Kategoriak
Berriak Gure apalategian Liburuak

Liburuen konpainiaz gozatzen dugun guztiontzako hain berezia den aste honetan, Gasteizko Beñat Etxepare antzokian izan gara Osasun Hitzak – Palabras Saludables 2026 izeneko liburu ederra banatzen.

Liburu hau Osasun Hitzak – Palabras Saludables tailerraren hirugarren edizioaren emaitza da. Gasteizko Udaleko Haurtzaro eta Senitarte Udal Zerbitzuak antolatu du tailer hori, “Gelditu Indarberritzeko” kanpainaren barruan.

Hiri honetako hainbat ikastetxetako lehen hezkuntzako 4. mailako haurrek sortu eta ilustratutako ipuin-tailerra da. Aurten honako hauek  hartu dute parte: Judimendi, Lakuabizkarra, San Ignacio, Armentia Ikastola, Virgen Niña, Hogar San José, Inmaculada Concepción, Carmelitas Sagrado Corazón eta Aiurri Montessori.

Alabazanentzat oso jardunaldi atseginak izan dira, aurreko hilabete guztietako lanaren emaitza ezagutzera eman dugulako eta liburu hau sortu duten haur guztiek atseginez jaso dutela ohartu garelako..

Banaketaren ondoren, “besarkaden, musuen eta esker onen biltegia” topera geratu zaigu; beraiek pozik eta gu ere poz-poz-pozik!

Eskerrak eman nahi dizkiegu sortze-prozesu osoan lagundu gaituzten irakasle guztioi eta bita, nola ez!, Gasteizko Udaleko Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuko lan talde osoari, gugan izan duten konfiantzagatik eta hain lan ona egiteagatik, prozesu luze hau guztia erraztuz eta atsegin bihurtuz.

Mila esker Osasun Hitzak – Palabras Saludables liburuan parte hartu duzuen guztioi.

Datorren urtean, gehiagoooooo!

2026 apirilak 23, osteguna

Pedro Alabazan
Partekatu