Bizkaia ikastetxean toperaaaa

Maiatzaren 7an, ostirala, ikastetxe honetan egongo gara Alaabzanekook kontu-kontari DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei ipuinak kontatzen, goiz eta arratsaldez ere.

Pozten gaitu kultur-ekintzak aurrera ateratzen hastea ikastetxeetan eta bestelako kultur-espazioetan.

Aurrera jarraitzen dugu, kontu-kontari eta gustura askoooo

Partekatu

Euskal Herriko kondairak Gallartako Ekoetxea Meatzealdean

Gallartako Sagardo Egunaren barruan, antzinako euskal tradizioko ipuinak kontatuko ditugu, paganismoan sustraituta eta ahozko narrazioaren bidez jendearen oroimenean gordeta dagoen folklore aberatsa herrestan daramaten izaki zoragarriz beteak.

Partekatu

Beldurrarekin jolasean Barakaldon

Clara Campoamor Gizarte Etxera itzultzen naiz, beldurra eman beharrean, kendu egiten duten ipuinak kontatzera.

Familia osoarentzako saioa, bereziki 3 eta 5 urte bitarteko haurrei eskainia, gurasoek lagunduta.

Partekatu

Berriro gurekin Muñatoneseko Azpijokuak

Urtero bezela, aurton ere Joaquin eta Begok antzeztuko dute El Pobaleko burdinolak antolaturiko “Muñatoneseko Azpijokuak” saioa Muskizko Muñatoneseko gazteluan, Petronor ondo-ondoan. Joaquinek Lope Garcia de Salazar jauntxoaren zapatetan arituko da eta Bego honen bizitzan hain garrantzitsuak izan ziren Ines Muñatonesekoa (bere biramona), Juana Butroikoa (bere emaztea) eta Mencia Avellanedako (bere amorantea) izan zirenetan.

Juan Manuel Cembellin historialariaren laguntzaz XV. mendeko garai urrun eta asaldatutako horietara bidaiatuko gara ordu beteko saio honetan, eguraldiak lagunduta.

Partekatu

Kalabaza Festa!!!!

Kategoriak
Berriak

Urriak 10, arratsaldeko 8:00ak dira Bilboko San Francisco kaleko La Viña tabernan. Tantaka ipuinen lagunak agertzen hasi dira, irribarrea piztuta, jakin-mina begietan. Kalabaza Festara etorri dira zehazki jakin gabe zertara datozen. Badakite, gonbidapenean horrela azalduta, jai giroa izango dela, pintxo goxoak eta edari freskagarriak. Ipuinik bai?

Partekatu