Euskararen Eguneko egitarauaren barruan, gaur, azken 13 urteetan bezala, Santurtziko euskaltegietako ikasleak eta hainbat Berbalagun Gernika parkean bilduko dira elkar ezagutzeko eta jai giroan tarte atsegin bat pasatzeko asmoz.
Aurten, iaz bezela, hitzaren ospakizun hau gidatzeko gonbitea egin didate. Saiatuko naiz gehiegi ez hitz egiten, hitz egin behar dutenek gustura eta luze hitz egin ahal izateko.
