Egun honetan, Bilboko Udalaren Kultur Gabonak Auzoetan programaren barruan, «Luziaren sekretua» izeneko itzalen eta txotxongiloen saioaren euskarazko bertsioa estreinatuko dugu.
Laura Castañónen “La niña que tenía sombra de sirena” (Haur Jucar Argitalpena) liburuan oinarrituta, Bego Alabazanek Luciaren istorioa kontatzen digu, itzalen antzinako teknika erabiliz. Itzalak, bere pertsonarengandik bananduta, abenturak bizi ditu itsas hondoan, eta han Itsasoetako printzesa ezagutzen du, sirena bat, bere sirena buztana berarekin partekatzen duena, lagunak egiten direnean.
Bitartean, Luzia bere itzalaren falta sumatzen hasten da, haren parte dela ulertzen duenean, eta haren bila doa, aurkitu gabe.
Azkenean, denbora batez elkarrengandik bananduta egon ondoren, zoriontsu elkartzen dira berriro, eta neskatoak bere itzala onartzen du, orain aldatuta dagoena, bere ezberdintasuna sentituz eta balioetsiz.
Gomendatutako adina: 4-10 urte
Ikuskizunaren iraupena: 45 min.
