Bego, Euskara, Gaztelania, Ume eta familia osoarentzat

Irakurketa-klub honetan, oso oinarrizkoa den gai bati buruzko Sestaoko liburutegian dauden liburu batzuk familian ezagutu, partekatu eta komentatu ere egingo ditugu.

Handi eta txikiek ditugun eskubideei buruz arituko gara, eta baita, nola ez!, horiek dakartzaten betebeharrei buruz ere.

8 eta 11 urteko “txikiak” dituzten familientzat.

20/10 – 3/11 – 17/11 eta 1/12 asteazkenetan bilduko gara, 17:30tatik 18:30etara.

Bego Alabazanen esku izango da eta euskaraz eta gaztelaniaz bideratuko dugu.

Beharrezkoa Udal Liburutegian izena ematea aldez aurretik.

Partekatu