Euskara, Gaztelania, Pedro, Ume eta familia osoarentzat

Aurten ere, neguko egun hauetarako imajina daitekeen lekurik magikoenean konpartitzen ditugu ipuinak: El Pobaleko Burdinolaren sutondoan.

Urtarrilean hasiko gara Pedrorekin, eta beldurrezkoak baino beldurrari buruzkoak izango diren ipuinak kontatuko ditu. Ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik, ipuin hauetan ikusiko ditugulako beldurrei aurre egiteko modu desberdinak. Denok garelako zerbaiten beldur, normala da.

Bi emanaldi izango dira; lehena gaztelaniaz 11:00etan, eta bigarrena euskeraz 12:30etan.

Erreserbak eta otsaileko eta martxoko saioei buruzko informazio gehiago hemen.

Beldurrarekin jolasean

Partekatu