Kategoriak
Alabazan
Bego, Euskara, Gaztelania, Pedro, Ume eta familia osoarentzat

Beste urte batez ( dagoeneko 18!!!) biziko dugu HitzBatu 2025en amaieran hainbeste hilabetetako lanaren fruitua egileei ematearen esperientzia zirraragarria.

Hiru egunez, Barakaldoko eta Gurutzetako 16 ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle guztiak ikusiko ditugu berriro, haiekin ipuinak sortu eta ilustratzeko, liburua aurkezteko, beraiekin jolasteko, haietako bat kontatzeko eta, azkenik, une polit horren argazkiak egiteko.

Partekatu