•   2026ko ekainak 8tik 11ra
Bego, Euskara, Pedro, Ume eta familia osoarentzat

Aurtengo ikasturtea oso berezia da Alabazanekoontzat, 20 urte bete ditugulako Barakaldoko Udaleko Kultura Arloko Haurren Laborategiak bultzatutako proiektu honetan.

30 urte hauetan guztietan Barakaldo eta Gurutzetako ikastetxetako umeei lagundu diegu fantasiaz eta umorez beteriko ipuin harrigarriak sortzen.

Aurten, aurreko hilabeteetako lanaren fruitua egileei emateko esperientzia zirraragarria biziko dugu, HitzBatu 2026ren amaieran urteurren biribila ospatuz.

Hiru egunez, Barakaldoko eta Gurutzetako 19 ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4. mailako 820 ikasleak berriro ikusiko ditugu, eta haiekin sortu ditugun ipuinak biltzen dituen liburua aurkeztuko diegu, beraiekin jolastuko gara haietako bat kontatzeko, eta, azkenik, guk bezain oroitzapen polita izatea espero dugun une horren argazkiak banatu eta egingo ditugu.

Partekatu