Liburuaren Eguna ospatzeko Nafarroako Iturmendi herrira joango gara txiki eta nagusiekin ere ipuinak elkarbanatzera.
Bi saio izango dira:
17:00etan txikienentzako “Kutxa txiki magikoak” saioa euskeraz eta, txokolate beroa hartu eta gero, nagusientzakoa, “Cómos y por qués”, gazteleraz.
Txikientzako saioan liburuak irekitzeko keinu magikoaz hainbat kutxa txiki irekiko dugu: txiki-handiak, labur-luzeak, irudidunak, irudirik gabekoak, potoloak, meheak, laukiak ala ez… eta denetan, tentuz begiratzen badugu, aurkituko dugu gure zain dagoen istorioaren magia.

