Bego, Euskara, Gaztelania, Helduentzat, Hizkuntza, Pedro

Gizakiok gauzak egiteko modu desberdinak bilatzen ditugu betidanik, gure ingurunea egunerokoan sortzen ditugun beharretara egokituz. Horrek pozik eta aurrera egiteko gai sentiarazten gaitu.

Ipuinak, istorioak eta elezaharrak horretarako bitarteko ezin hobeak dira; izan ere, horietan agertzen den fantasiaren bidez, oztopoak gainditzeko erantzun eta modu susmagarri eta burutsuak aurki ditzakegu.

Bizkaia ikastetxeko DBHko 2. mailako ikasleekin partekatuko dugun saio honetan, protagonisten asmamena argi uzten diguten istorioak kontatuko ditugu eta, irudimenez, edozein oztopo gaindi daitekeela erakutsiko digute, ezinezkoa badirudi ere.

Partekatu