Beste urte batez, “Bazen Behin” Barakaldoko Udalaren programazioan parte hartuko dugu, Barakaldoko haur sailarekin udal liburutegietan familia osoarentzako ipuinen mundua sustatzen duen ekimen honetan.
Begok birritan partekatuko du euskaraz “Liburuen magia” izeneko saioa egun honetan: bat goizean, El Pilar ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 2. mailako txikiekin, eta beste saio bat, hau irekia, Gurutzetako liburutegian, 5 eta 8 urte bitarteko haurrentzat.
Beharrezkoa da ipuin-saio bakoitzaren aurretik izena ematea, web orriaren bidez edo liburutegietan bertan. Haurrek pertsona heldu batekin egon behar dute. 25 haur eta 25 heldu gehienez saio bakoitzeko (Barakaldon erroldatutakoek lehentasuna izango dute plaza-kopurua osatuz gero).
Izena emateko epea saio bakoitza baino astebete lehenago irekiko da.
